San Anton eguneko zozketan jaberik gabe gelditu ziren sariak zahar etxeari eman dizkio Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 20a, 18:00

Francisco Joaquin Iriarte zahar egoitzaren alde San Anton egunean egin ohi den zozketan, Baztango Zaporeak elkarteko kideek ekoitzitako loteak zozketatu dituzte aurten. Baina epea agortuta, lehenbiziko eta hirugarren sarien jabeak ez dira agertu. Ondorioz, 500 euroko eta 150 euroko lote bana ez dira banatu. Udalak azaldu duenez, «zozketaren helburua Francisco Joaquin Iriarte zahar etxea laguntzea da» beraz, produktu loteak zahar egoitzari ematea erabaki du. Atzo helarazi zizkioten loteak zahar etxeari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun