Emilio Santiago Muiñori egindako elkarrizketaren proiekzioa antolatu du Talde Ekosozialak 21ean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 16a, 13:00
Irudia: txalaparta.eus

Emilio Santiago Muiño CSICko klima antropologoari egindako elkarrizketaren bideo emanaldia izanen da heldu den asteazkenean, otsailaren 21ean, Baztango Talde Ekosozialaren eskutik. 19:00etan Amezti elkartean izanen da proiekzioa eta hainbat kontu izanen dira solasgai, tartean trantsizi0 ekosoziala, ekofaxismoa, larrialdi klimatikoa, kolapsoa, energia berriztagarriak eta hegemonia berdea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun