Mahai-jokoetan aritzeko aukera izanen da bihar Baztango Liburutegi Publikoan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 15a, 20:00

Ortziralero bezala, mahai-jokoak gustuko dituztenek hitzordua izanen dute bihar arratsaldean Baztango Liburutegi Publikoan, xakean, partxisean, Catan eta bertze hainbat jokotan aritzeko aukerarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun