Zuhaitzen bakanketa lanak egiteko eta hilerria garbitzeko auzolana eginen dute igandean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 15a, 16:00

Bihar izanen da izena emateko azken eguna, 699 314 514 zenbakira deituta

Elizondoko Herriak auzolana antolatu du igande goizean, hiru lan egiteko Etxaide inguruan. Urballoko bidean, haritz amerikarren landaketan bakanketa lanak eginen dituzte. Hilerrian, berriz, bi egiteko izanen dira, alde batetik bi zuhaitzen kimaketa, eta bertzetik zume negartiaren adar hautsien garbiketa.

Auzolanean parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik 699 314 514 zenbakira deituz. Bakoitzak bere materiala eraman beharko du lanerako, eta ondotik hamaiketakoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun