Joseba Otondo

SUVak jomugan Parisen: auto handiegiak mundu ttipi baterako

Xorroxin irratia 2024ko ots. 13a, 11:54

Parisen honako galdera luzatu dute herri galdeketa historiko batean: «Auto indibidual astun, handi eta kutsakorrei aparkatzeko tarifa berezi bat jartzearen alde ala kontra?». 

Zuek ere ohartu zarete ezta? Errepidean eta gure herrietako aparkalekuetan gero eta auto handiagoak daudela, ezta? Bai, gure ingurukoek erosten dituzten autoak denak dira orain 4x4 urbano moduko horietakoak. SUV deitutakoak dira. Eta SUV ibilgailu horiek sortutako arazo sozial eta ekologikoak tarteko, Parisen herri galdeketa egin zuten otsailaren 4an eta ibilgailu handi horiek gehiago ordaindu beharko dute orain Parisen aparkatzeagatik. Honetaz gehiago hausnartzeko Joseba Otondorekin egon gara. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun