Erdizko meategiaren proiektuaz

Erdiz Bizirik plataformak batzar irekia eginen du bihar Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 13a, 17:00

Joan den astean publikatu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean Erdizko proiektuaren UGEP onarpena, eta Erdiz Bizirik plataformak alegazioen sinadura bilketa abiatu du herritarren artean. Horrez gain, batzar irekia eginen dute bihar 19:30ean Arizkunenean, eta «UGEParen inposizioari aurre egiten lagundu nahi duten guztiak» gonbidatu dituzte parte hartzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun