BeƱat Verde

Berrikuntzekin heldu dira Elizondoko inauteriak

Xorroxin irratia 2024ko ots. 8a, 13:58

Azken asteetan, inauteriek ere gaurkotasuneko lerroburuak hartzu dituzte gurean, tartean gure herrietakoek ere.

Antolaketa lanak egin ondotik, inauteri giroan daude Elizondon ere. Orakunde eguna da gaur eta bereziki haurrek egun osotua izanen dute… eta beurekin batera, baita familia eta ingurukoek ere.

Aurten danborradarik ez da izanen baina bi berrikuntza izanen dituzte Elizondoko inauteriek: Bihar txarangapoteoa eta larunbatean, mozorro lehiaketa.

Elizondoko herriko taldeko kidea den Beñat Verde gure artean izan dugu goiz honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun