Aunitz dira gure eskualdean beren baserritik hurbil edo maite duten paseieta batean zehar mendian altxatutako, ongi altxatutako bunker bat ezagutzen dutenak. Zergatik daude hor? Noiz egin ziren? Erabili ziren? P lerroaren edo Pirinioetako Lerroaren parte diren azpiegitura militarrak dira. Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Memoriaren Institutuak Baztango Udalaren laguntzarekin antolatua, 'Hormigoizko mugak' solasaldia aurkeztuko dute ortzilarean 18:30ean Arizkunenean.
Nafarroako Memoria Institutoko kide Manolo Ibañez izan dugu gurean.