Lixurako garbitzaileen lan poltsa osatzeko deialdia egin du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 7a, 20:00

Interesa dutenek martxoaren 1era arte aurkezten ahalko dute eskabidea Baztango Udaleko Erregistroan

Lixura Baztan SL udal merkataritza-sozietateak deialdia egin du garbitzaileen lanpostuak hautaproben bidez eratzeko, sortzen diren beharrizanei aurre egiteko. Hautaketa horretatik ateratzen den gaindituen zerrenda ondoko kontratazio eta ordezkapenetarako erabiliko da, eta indarrean egonen da bertze deialdi bat onartu arte.

Parte hartu nahi dutenek hainbat baldintza bete beharko dituzte, haien artean Espainiako edo Europar Batasuneko nazionalitatea izatea, 16 urte baino gehiago eta erretiroa hartzeko adin gainditu gabe izatea, eskola ziurtagiria edo baliokideak, eta EGA titulua izatea.

Deialdiaren baldintza guziak eta bete beharreko eskabidea eskuragarri daude udalaren egoitza elektronikoan. Eskabideak martxoaren 1era arte aurkezten ahalko dira, eguna barne, Baztango Udaleko Erregistroaren bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun