Poesia eta antropologia uztartzen dituen poeta feminista, Mari Luz Esteban, Elizondon izanen da otsailaren 16an. Idazlea izateaz gain, EHUko Ikasketa Feministak eta Generokoak doktoretza programaren koordinatzailea da Esteban, baita Antropologia Feminista Ikerketa Taldearena ere.
Solasaldirat prest joateko, bere testu batzuk leitzea gomendatu dute antolatzaileek. Testuak eskuragarri daude hemen.