Marie Curie Iruritan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 7a, 13:09

Esperimentuak, antzerkia, musika eta makina miragarri bat iruritan igande honetan. 

"Piztu EmakumeON Energia!" antzezlana izanen dugu igande honetan Iruritako Gizarte BIlgunean. Otsailaren 11an Emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna izanen da eta horren harira taularatuko dute ikuskizuna. Neska gazteak zientziaren arlora bultzatzea du helburu. EIDABE elkartearen eskutik eginen dute, Baztango Udaleko berdintasun teknikaritzak antolaturik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun