Zuhaitzaren eguna ospatu dute asteburuan Arizkunen

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 5a, 12:30
50 gaztainondo landatu zituzten Xuberon borda inguruan.

Asteburu berezia izan dute arizkundarrek, zuhaitzaren eguna egin baitzuten larunbatean. Goizean Lamiarrieta eta Xuberon borda inguruan 50 gaztainondo eta 10 txopo landatu zituzten, eta ondotik aperitiboa izan zuten. Arratsalean, berriz, ipuin kontalaria izan zen ttikientzako eta Bidenabar taldeak kontzertua eman zuen. Egitarauarekin segitzeko, igandean haurrendako zinema izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun