'Hormigoizko mugak' solasaldia aurkeztuko dute heldu den ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 4a, 10:00

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Memoriaren Institutuak Baztango Udalaren laguntzarekin antolatua, 'Hormigoizko mugak' solasaldia aurkeztuko dute otsailaren 9an 18:30ean Arizkunenean. Memoria Institutuko Josemi Gaston eta Trama arkeologia kabineteko Nico Zuazua izanen dira hizlariak, eta II. Mungu Gerran, nazismoaren eta frankismoaren testuinguruan, eraikitako bunker eta azpiegiturak izanen dituzte solasgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun