'Piztu emakumeON energia!' antzezlana aurkeztuko dute otsailaren 11n Iruritan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 2a, 15:00

Zientziarekiko interesa sustatzea eta emakumeek alor horretan duten funtsezko eginkizuna nabarmentzea du helburu jarduerak

Otsailaren 11a Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, eta eguna ospatzeko, Berdintasun Zerbitzuak jarduera berezia antolatu du Iruritan. Eidabe elkartearen eskutik, Piztu emakumeON energia! antzezlana aurkeztuko dute Gizarte Bilgunean 12:00etan.

Antzerkia

Istorioak kongresu zientifiko liluragarri batera eramanen gaitu, non gure protagonistek, Marie Curie ardatz eta gidari hartuta, eszenatokia irauliko duten makina zoragarri berri baten iragarkiarekin. Ekitaldi honek, hezitzailea izateaz gain, dibertigarria ere izanen dela agintzen du, emakumeek zientziaren munduan duten benetako eragina aztertuko duten esperimentuetan parte hartu ahal izango baitute familiek.

Esperimentu praktikoen eta narratiba liluragarriaren bidez, zientziarekiko interesa piztea espero dugu, eta hurrengo belaunaldiak arlo horretan duten potentziala aztertzera animatzea. Historian eta zientzian egindako bidaiaren ondotik, parte-hartzaileek kongresuan iragarritako makina misteriotsuaren atzean dagoen sekretua aurkitu ahal izatea espero da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan 613 003634 telefonoan edo berdintasuna@baztan.eus helbidearen bitartez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun