Kontzertuak izanen dituzte gaur eta igandean Elizondoko Txokoto tabernan

Txotoko tabernak eskaintza kulturalarekin segituko du otsailean, eta asteburu honetan bi kontzertu izanen dira. Gaur gauen Ezinezkoa taldearen txanda izanen da, 22:00etan. Igandean, berriz, Paco bakarlariak kontzertu akustikoa emanen du 19:30ean. Heldu den asterako ere prest dute Jeff Espinoza eta Gabi Jogeixen kontzertua, otsailaren 8an 19:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun