Martxotik aitzinera Baztango eta Malerrekako herriz herriko garbigune mugikorraren zerbitzua etengo dute

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 1a, 19:00

Hilabeteko lehenbiziko larunbatean egiten du ibilbidea Baztango garbigune mugikorrak, eta otsailekoa azkena izanen du, martxotik aitzinera ez baita zerbitzurik izanen. Malerrekan ere garbigunearen zerbitzua etetea erabaki dute.

Hau izanen da larunbatean Baztanen eginen duen azken ibilbidea: 09:00etatik 09:30era Erratzun, 09:40etik 10:10era Amaiurren, 10:20etik 10:50era Azpilkuetan, 11:00etatik 11:30era Arizkunen, 11:40etik 12:10era Lekarozen, 12:20etik 13:05era Iruritan eta 13:15etik 13:45era Arraiozen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun