'Baztan Palestinarekin' jardunaldiez

Xorroxin irratia 2024ko ots. 2a, 12:13

'Bat inon loturik deino ez gara libre izango' leloarekin batera karrikaratu du Yala Baztan Palestinarekin taldeak lau hitzordu dituen egitaraua. Horretaz aritu gara Itziar Torres antolakuntzako kidearekin. 

30.000 hildakotik hurbil gazan. Eraikinen hondakinen azpian desagertuak milaka eta beren etxeetatik inora ihesi atera behar izan direnak are gehiago. Gazaren inguruko elkarrizketa bat egiten den bakoitzean zifrak are haundiagoak dira eta horren atzean historiaren orrialdeetan odolez markatua geldituko den bertze urte bat. Genozidio hitza, hasieran apenas erabiltzen zena, gero eta gehiago entzuten da hedabideetan. Hego Afrikak ere genozidioa egiteaz salatu du Israel Nazioarteko Justizia Auzitegian. Eta guztia bultzatzen milioika herritar mundu osoan. Orain Palestinarekiko elkartasuna Baztanera Baztan Palestinarekin. Hipokresiari stop! izeneko egitarauarekin heldu da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun