'Zaintza Erdigunean' kanpainaz

Xorroxin irratia 2024ko ots. 1a, 12:00

Azaroaren 30eko greba feminista, zaintza sektorea zutik jarri zuena, lurrikara izan zen Euskal Herrian, eta lurrikara horren uhinei jarraituz Baztango Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eta Baztango Berdintasun Zerbitzuak ZAINTZA ERDIGUNEAN kanpaina abiatu dute, etxeko eta zaintzako langileen lan-baldintzak ikusarazteko.

Azaldu dutenez "besarkada bakoitzean, irribarre bakoitzean, bideko urrats bakoitzean, zainketek gure jendartearen bizi-ehuna eraikitzen dute. Bada garaia haien botere eraldatzailea aitortzeko eta gure erabaki politikoetan lehenesteko. Zainketak, norberaren ongizaterako funtsezkoak izateaz gain, aurrerapen kolektiboa ere bulkatzen dute. Gure bizitzako alderdi bakoitza zainketak eskaintzen dituztenen dedikazioaren araberakoa da. Horiek agenda sozial eta politikoaren erdigunean jartzean, jendarte justuago, berdinzaleago eta iraunkorrago baterako bidea eraikitzen dugu."

Laura Andresena gizarte zerbitzuetako teknikariarekin egon gara zaintzaren aspektu ezberdinez solasean. 

Informazio gehiago: https://labur.eus/dccr2 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun