Jendetsua izan da (H)ilbeltzaren X. edizioa

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 29a, 17:00

(H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren asteak X. edizioa bete du aurten. X. edizio honetan hamar ekitaldi antolatu ditugu, eta guztiak aski ongi joan dira.

Testua: Maitane Maritorena / Argazkiak: (H)ilbeltza

Astelehenean hasi genuen Arizkunen, eta igande bitarte, asteartean ez bertzerik, egunero-egunero izan ditugu ekitaldiak, zein baino zein interesgarriagoak. Lagunarte ederrean, ekitaldi guztietan jende anitzek parte hartu du. Bazkariko txartelak ere eguna ailegatu baino aise lehenago akitu ziren, eta jendea kanpoan gelditu zen.

Urtetik urtera gero eta jende gehiago etortzen den gisa berean, aurtengo edizioan, egunetik egunera jende gehiagok parte hartu du: Arizkun, Aniz, Berroeta, Irurita, Erratzu, Beartzun, Elizondo...  solasaldiak, liburu aurkezpenak, film emanaldia, jostetak, bertso saioa... aspertzeko astirik ez da izan ilbeltzeko hondar aste honetan.

Heldu den urtean hobe ez dakigu, baina gehiago segur!

Esker mila gure artean izan diren parte hartzaile eta sortzaile guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun