Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak Lekarozko campusean dagoen Lozy's Pharmaceuticals enpresa bisitatu du, joan den urtean hasitako 5 milioi euroko inbertsio-plana ezagutzeko. Zintzurrarendako karamelu sendagarriak ekoizten ditu enpresak, anestesikoak, antiseptikoak eta antiinflamatorioak, eta iaz 17 milioi unitate ekoiztu zituzten, aitzineko urtean baino % 22 gehiago.
Enpresak 2016an hasi zuen jarduera, eta eskualdeko jendea kontratatzearen aldeko apustua egin du.
Azken urteetan % 86an handitu du plantilla Lozy's Pharmaceuticals enpresak, eta 76 langile ditu gaur egun.
Bisitan, kontseilariak «Nafarroako enpresa proiektuak ezagutzera ematearen garrantzia» azpimarratu du. Izan ere, «Nafarroak hainbat sektoretako produktuak ekoizten dituen enpresa aunitz ditu, mundu guztian komertzializatzen direnak. Gaur egun, enpresa bat sendotzeko, beharrezkoa du transformazio bikoitza: ekologikoa eta digitala».