Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 25a, 10:00

Antxitoneako paleta goma txapelketa azken txanpan sartua da.

Ortzirale arratsaldean bigarren mailakoak jokatuko dituzte eta larunbat arratsaldean bigarren mailakoak

Elizondoko Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte asteburuan. Urtarrilaren 26an, ortziralean 18:00etan hasita jokatuko dituzte bigarren mailakoak eta urtarrilaren 27an, larunbatean 18:00etan hasita, bigarren mailakoak.

Ortziralean, 18:00etan, jokatuko dute bigarren mailako lehen finalerdia Arizmendik eta Larraldek, Ion Osakar eta Darioren kontra. Ondotik, bigarren finalerdian, Inda eta Erneta, Mattin eta Gamioren kontra ariko dira.

Larunbatean, 18:00etan, jokatuko dute lehen mailako lehen finalerdia Huartek eta Mariñelarenak, Albiasu eta Igoaren kontra. Ondotik, Oskariz II.a eta Baylon, Urtasun eta Argarate II.aren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun