Erdizko meategiaren proiektuaz

UGEPaz: Parlamentuan ahoa bete eta praktikan kontrakoa egin

Xorroxin irratia 2024ko urt. 18a, 12:12

Atzo goizean ailegatu zen albistea: Nafarroako Gobernuak Magna enpresak Erdizen egin nahi duen meategi proiektua UGEP, Udalez Gaindiko Eragina duen Plana izendatu du. Eriz Bizirik plataformaren erantzuna berehalakoa izan da. 

Taldeko kide diren Mikel Sobrino eta Eneko Eskuderorekin hizketan egon gara. Taldearen aburuz enpresari eta proiektuaren aldeko alderdiei, UPN, PP, PSN eta Geroa Bairi ahoa betetzen zaie ingurumenarekin, nekazaritza estentsiboarekin eta landa eremuaren kohesioarekin, praktikan kontrakoa egiteko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun