Sahararen aldeko ekitaldiak antolatuko ditu Saharaztanek martxoaren 1ean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 18a, 16:00

Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoaren eguna da otsailaren 27a, eta Saharaztanek ekitaldiak prestatu ohi ditu egun honen bueltan. Aurten ere elkarretaratzea eta mahai ingurua eginen dituztela jakinarazi dute, martxoaren 1ean Elizondon.

Elkarretaratzearen lekua eta ordua zehaztu gabe dituzte oraindik, baina mahai ingurua Arizkunenean izanen da ondotik. Errefuxiatuen kanpamentuetan osasungintza nola lantzen den izanen dute solasgai, eta bereziki emakumeekin egiten duten lanketa jorratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun