Jendetza bildu da Elizondoko plazan San Anton egunean

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 18a, 11:00

Urtero bezala, ekitaldiz betetako goiza izan zuten atzo, San Anton egunean, Elizondoko plazan. Txistulariak goizetik alaitu zuten giroa eta 11:00etan baztan zopak banatu zituzten. Zozketa berriz, 13:00etan egin zuten udaletxeko balkoitik eta hauek izan dira lau zenbaki irabazleak: 1. saria 4.227, 2. saria 1.423, 3. saria 5.389 eta 4. saria 6.651.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun