Areto-futbol txapelketa solidarioa eginen dute bigarrenez Baztanen Aste Santuan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 17a, 20:00

Iaz txapelketa antolatu zuten Baztango bortz gazteak.

Joan den urteko arrakasta ikusita, Baztango areto-futbol txapelketa antolatu du aurten ere gazte talde batek, Onddo Cup izenpean. 12 taldek parte hartzen ahalko dute txapelketan, 15 lagunekoak gehienez. 650 89 00 08 telefonoan eman beharko da izena, deituz edo Whatsappez idatzita. Martxoaren 23ko asteburuan eta Aste Santuko egunetan eginen dute txapelketa, eta lortutako dirua Biziraun eta Saray elkarteendako izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun