Nafarroako txotx denboraldia irekiko dute ortziralean Larraldea sagardotegian

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 17a, 11:00

Nafarroako Sagardogileen elkarteak Lekarozko Larraldea aukeratu du 2024ko sagardotegi garaiari hasmenta emateko, eta ilbeltzaren 19an eginen dute ekitaldia. Lehen txotxa pertsona ezagun batek egin ohi du, baina sekretuan gorde dute nor izanen den. Biharamunean, hilaren 20an, sagardotegia herritar guziendako irekiko dute denboraldirako, ortzirale gauetan, larunbat eguerdi eta gauetan eta igande eguerditan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun