Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak Premiazko iraultza: Aitatasun erantzunkidea tailerra antolatu du Arizkuneneko hitzaldi aretoan. Eraikiz elkarteko hezitzaileek emanen dute ikastaroa eta bi saio eginen dituzte, ilbeltzaren 19an, ortziralea, 17:00etatik 20:00etara eta 20an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara.
Solasaldiaren helburua «aitatasunean hazteko erantzukizuna nola gauzatzen den eta familien bizitzan duen eraginari buruz hausnartzea» da. Izan ere, «aitatasun erantzunkideek hazkuntzan modu aktiboan eta samurtasunez parte hartzea eskatzen dute, parte aktiboa izanik eta seme-alaben bizitzan presente egonik».
Interesa dutenek izena eman beharko dute parte hartzeko, 613 003 634 telefono zenbakian edo berdintasuna@baztan.eus helbidera idatziz.