Euskal Herriko XV. Mus Txapelketako kanporaketak eginen dituzte asteburuan Iruritan eta Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 16a, 11:00

Euskal Herriko Mus Federazioak XV. Mus Txapelketako kanporaketak eginen ditu ortzirale eta larunbatean Baztanen. Urtarrilaren 19an Iruritako Gizarte Bilgunean 21:30ean izanen da saioa eta 20an, berriz, Elizondoko Amezti elkartean 16:30ean. Bikoteko izen ematea 20 eurokoa izanen da.

Txapelketako lehenbiziko kanporaketak otsailaren 25era arte eginen dituzte herrika, eta herrialdeko kanporaketak martxoaren 9an abiatuko dituzte. Finala, berriz, martxoaren 23an Altzain izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun