Baztango Berdintasun Batzordeak urteko lehenbiziko bilera eginen du ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 15a, 13:00

Bertzeen artean, urteko plangintza proposatuko dute eta martxoaren 8ko prestaketekin hasiko dira. Adierazi dutenez, «ideiak badituzu, behar zehatz batzuk mahai gainean jarri nahi badituzu, proposamenak egin… anima zaitez eta parte hartu urteko lehen batzorde honetan!»

Baztango Berdintasun Batzordeak urteko lehenbiziko bilera eginen du ortzegun honetan, urtarrilaren 18an, 18:00etan udaletxeko batzar gelan. Azaldu dutenez, «udalak, herritarrek, elkarteek eta mugimendu feministak osatutako koordinazio-gunea izan nahi du Baztango Berdintasun Batzordeak. Agendak eta hainbat ekintza koordinatzen dira espazio honetan, baita informazioak partekatu eta beharrak identifikatu ere». 

Bilerako gai zerrendan hainbat kontu landuko dituzte:

  1. Aitzineko bilera akta onartzea
  2. Azken hilabeteotan aitzinera eramandako prozesuen egoeraz solastatzea:
    • Indarkeria matxistaren diagnosia eta protokoloa
    • Barne berdintasun plana
  3. Urteko plangintza proposamena lantzea: beharrak identifikatu, proposamenak bildu eta komentatu
  4. Martxoak 8 prestatzen hasi
  5. Taldeak proposatutako bertze edozein gai

Parte hartzaileek aldez aurretik baieztatzeko eskatu du batzordeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun