230.000 euroko inbertsioa egin dute Oronozko suhiltzaileen parkea berritzeko

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 12a, 15:00

Aldagela eta armairu berriak dituen egongela ere eraiki dute Oronozko suhiltzaileen parkean. Amparo Lopez kontseilariaren bisita izan dute.

Nafarroako Gobernuak larrialdiei aurre egiteko azpiegiturak eta baliabideak indartzeko duen «apustu estrategikoaren» barrenean arrazoitu du ekimen hau.

Oronozko parkean egin diren hobekuntzetako bat da balio anitzeko lan eremu bat sortzea. Tabikea mugitu daitekeenez, prestakuntza gela, bilera gela, suhiltzaileen parkeko komunikazio-zentroa eta larrialdiak koordinatzeko aginte postu aurreratua izan ditzake. Modu berean, aldagela eta armairu berriak, atsedenlekuak eta sukaldea izanen duen egongela ere eraiki da. Eremu horiek guztiek espazio dimentsionatua izanen dute, parkeko langile guztiak hartzeko.

Ildo beretik, eremuen banaketa aztertu da, eremu bizigarrietatik parkeko garajerako ibilbideak laburtzeko eta, hartara, larrialdiei erantzuteko denborak hobetzeko.

Zortzi foruzain gehiago Elizondon

Baztanera egindako bisita Elizondoko Foruzaingoaren komisaria ere bisitatu du kontseilariak. Alde horretatik, aipatu duenez, ilbeltzaren 8tik zortzi foruzain gehiago ditu komisariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun