Bailableak dantzatzeko aukera izanen da igandean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 12a, 12:00

Irudia: Elizondoko Gaiteroak

Elizondoko Gaiteroek antolatua, muxikoak, jotak eta larrain-dantzak dantzatzeko aukera izanen da ilbeltzaren 14an 12:30ean herriko plazan, eta Uharteko Gaiteroak ere bertan izanen dira. Euria eginez gero, Braulio Iriarte pilotalekura mugituko dute dantzaldia. Horrez gain, 10:00etan dianak izanen dira txistulariekin eta gaiteroekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun