Ainhoa Lanz, Goiener

Argi fakturak ulertzea posible da?

Xorroxin irratia 2024ko urt. 11a, 11:51

Erraten dutenez Sherlok Holmesek ebatzi gabe, konpondu gabe utzi zuen azkeneko kasua Ibedrolaren bere argindar faktura ulertzea izan zen. kWh, grafikak, letra ttipiak eta bat-batean, 150€. Nondik? Nola? Zer ari zara ordaintzen?

Lesakako Udalak, Goiener Kooperatibaren laguntzarekin, energia eta kontsumoaren inguruko hitzaldi ziklo bat antolatu du. Lehendabiziko saioa gaur izanen da, udal pleno aretoan, 19:00etan. Kasu honetan, argindar fakturak ulertzeko tailerra egonen da eta bakoitzak norbere faktura eraman dezake, bertan aztertzeko. Hitzaldia ematen Goiener Kooperatibako kide den Ainhoa Lanz beratarra ibiliko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun