Aitatasun erantzunkideari buruzko tailerra antolatu dute Elizondon urtarrilaren 19an eta 20an

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 10a, 17:00

Irudia: Freepik.com

Arizkuneneko hitzaldi aretoan izanen da ikastaroa, ortziralean 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean 10:00etatik 13:00etara.

Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak Premiazko iraultza: Aitatasun erantzunkidea tailerra antolatu du Arizkuneneko hitzaldi aretoan. Eraikiz elkarteko hezitzaileek emanen dute ikastaroa eta bi saio eginen dituzte, ilbeltzaren 19an, ortziralea, 17:00etatik 20:00etara eta 20an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara.

Solasaldiaren helburua «aitatasunean hazteko erantzukizuna nola gauzatzen den eta familien bizitzan duen eraginari buruz hausnartzea» da. Izan ere, «aitatasun erantzunkideek hazkuntzan modu aktiboan eta samurtasunez parte hartzea eskatzen dute, parte aktiboa izanik eta seme-alaben bizitzan presente egonik».

Interesa dutenek izena eman beharko dute parte hartzeko, 613 003 634 telefono zenbakian edo berdintasuna@baztan.eus helbidera idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun