Errege egunean joan den urteko kontuak aurkezteko batzarrak egin zituzten Baztango herrietan, eta Elizondoko Herriak 4.490,82 euroko defizita izan du 2023an.
Alde batetik, diru-sarrerak 162.693,36 eurokoak izan dira. Horien artean, sartze haundienak hurrengoak izan dira: Elizondoko bestak (39.627,45 €), feriak (25.035 €), etxesariak (50.040,07 €) eta bertzelakoak (inauteriak, Txokotoko bestak eta konpartsa, 19.359,30 € guztira).
Gastuak, berriz, 167.184,18 eurokoak izan dira. Horien artean, gastu haundienak hurrengoak izan dira: Santioak (84.413,96 €), Udazkeneko Feriak (11.639,97 €) eta bertzelako ekintzak (Konpartsa, Txokotoko bestak, inauteriak eta Orakunde eguna, Olentzero… barne, 43.004,16 € guztira).