Urtero bezala, desfilearen egunean txartelak saldu zituzten eta 20 saski zozketatu zituzten. Antolatzaileek adierazi dutenez, bortz saski eman gabe gelditu dira oraindik. Hauek dira saritzeko falta diren zenbakiak:
- 7.565
- 2.102
- 5.340
- 3.208
- 5.834
Joan den ortziralean, Errege bezperan, Errege Magoek Elizondo bisitatu zuten. Lehenbiziko zahar etxean egin zuten geldialdia, bertan opariak banatzeko, eta ilunabarrean abiatu zuten desfilea herriko karriketatik barna. Eguraldia lagun ez bazuten ere, jendetza bildu zen erregeei agurtzeko eta haurrek haien eskariak egiteko aukera izan zuten.
Argazkiak: Juan Mari Ondikol eta Joxe Mari Oskariz
Urtero bezala, desfilearen egunean txartelak saldu zituzten eta 20 saski zozketatu zituzten. Antolatzaileek adierazi dutenez, bortz saski eman gabe gelditu dira oraindik. Hauek dira saritzeko falta diren zenbakiak:
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.