Elizondoko 13. San Silvestre lasterketak inoiz baino partaide gehiago izan zituen abenduaren 31n. 332 lasterkarik parte hartu zuten, 128 lagunek ttikienen lasterktan eta 204 helduk.
Lasterketa nagusian, 4 kilometrokoa, Alberto Barberena (12.08) eta Olaia Mendiburu (17.58) izan ziren garaile. Gizonezkoetan, Unai Barazabal (12.12) izan zen bigarren eta Iñaki Telletxeak (13.12) osatu zuen podiuma. Emakumezkoetan, berriz, Izaro Urrutiak (18.10) lortu zuen bigarren postua eta Miren Barazabalek (18.17) hirugarrena.