Baztango Udalak zahar etxea berritzeko lehenbiziko faseko lanak esleitu ditu

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 2a, 17:00

Fernando Anbustegi Baztango alkatea eta Francisco Javier IbaƱez lanak eginen dituen enpresakoa.

Construcciones José Miguel Ibañez SLU enpresari esleitu dizkio lanak 5.134.610 eurotan

Baztango Udalak Francisco Joaquin Iriarte egoitza eraberritzeko, hobetzeko eta egokitzeko obren lehenbiziko faseko lanak esleitu zituen joan den astean. Construcciones José Miguel Ibañez SLU enpresari esleitu dizkio lanak, 5.134.610,89 eurotan (BEZa kanpo).

Lanak, beranduenez, 2024ko apirilaren 30ean hasiko dira eta 18 hilabetez egin beharko ditu esleipendunak, 2025eko urriaren 31rako. Bi aldeek kontratua izenpetu dute, Francisco Javier Ibañez de Miguelek, Construcciones Jose Miguel Ibañez SLUren izenean, eta Fernando Anbustegi Goñik, Baztango alkateak, udalaren izenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun