Ekitaldi ugari izan dituzte Eguberrietako oporretan Arraiozen

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 2a, 13:30

Abenduaren 24an Olentzeroren bisita izan genuen. Ilunabarrean etorri zen eta berarekin haur eta gurasoek herriari buelta eman zioten. Akitzeko, oparien banaketak egin zituzten. Abenduaren 25ean, aldiz, meza nagusian herriko haurrek antzerki eta kantaldia eskaini zuten. Abenduaren 28an, herriko haur koxkorrenak Arizkungo komentura joan ziren eta bertan kantaldi polit bat eskaini zuten. Azkenik, urte berriari hasiera emateko, herrian ohitura dago eskean ibiltzeko. Herriko haurrak urtetsak eskatuz ibili ziren herriko etxeetatik barna.

Argazkiak: Nerea Mortalena eta Desi Vinagre. Testua: Nerea Mortalena

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun