Urtero bezala, ilbeltzaren 1a, urtats eguna, etxez etxe urtetsak biltzen hasi zuten Anizko haur eta gaztettoek: mandarinak, giltxaurrak, litxarreriak... mandarrak eta poltsak bete-beteak zituztela itzuli ziren etxera. Hilabete baten barne etxez etxeko itzulia hiru aldiz eginen dute Anizen adin guzietako herritarrek: 2023ko abenduaren 23an Olentzerorekin, ilbeltzaren 1ean urtetsekin eta 20an inauterietan. Ondoko hitzordua, beraz, ilbeltzaren 20an, inauterietan.
Argazkiak eta testua: Maitane Maritorena
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.