Elkarteko lurreko suaren berotasunean eman zioten agurra berroetarrek 2023ari. 40 lagun elkartu ziren mahai inguruan urtea modu goxoan eta akordeoiaren doinuekin akitzeko. Biharamunean, bestondoari astirik utzi gabe, herriko ttikienak etxez etxe ibili ziren urtetsak biltzen: urte berri berri, zer dakarzu berri... urtets, urtets! Herriko etxe guztiak pasatu zituzten, kanta kantatu eta gozoak, frutak, giltxaurrak... bilduz. Horrela, urte berri ona opa zieten herritar guziei. Dena prest 2024a bide onetik hasteko!
Argazkiak eta testua: Maialen Iantzi
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.