Eguberri eguneko besta dela eta, Baztango Gizarte Zerbitzuek Gan-torri busa antolatu dute Elizondotik herrietara bueltatzeko. Busa herriko plazatik abiatuko da eta bi ibilbide eginen dute: 03:00etan, 04:30ean eta 06:00etan Arizkunerat joanen da eta 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean Lekaroz alderat. Bidaiak hiru euroko prezioa izanen du.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.