Abenduaren 15ean nire senarrak medikuarekin hitzordua zeukan. Xoraturik jaiki zen, ez zen gauza harat joateko eta etxera etortzeko eskaera egin genuen. Mirentxu eta Agurtzane, Arizkungo kontsultategiko bere medikua eta erizaina deitu, eta libratu ziren bezain laster etxera etorri ziren. Ez dut hitzik adierazteko zeinen ongi artatu zuten, maitasunez, profesionaltasunez, bere ezagutza guzia bere zerbitzura jarriz.
Anbulantzia deitu eta beraiek ere ahal izan zuten guzia egin zuten. Helikopteroa ekarrarazi zuten, baina alferrik, ahalegin guziak ez zuen fruiturik eman. Hitzak eskas dira bizitakoa adierazteko, profesionalen eskutik jasotako arreta eta lan egiteko modua azpimarratzekoak izan dira, nahiz eta emaitza ez izan espero zena.
Gure esker ona adierazi nahi diegu hain ongi artatu zuten osasun langileei eta anbulantziako teknikariei.