Sinopsia
Haserre nago, sutan nago, irakiten nago... Presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezi naute. Sumendia lehertzear dago!
Beatriz Egizabalen bakarrizketa feminista. Militantziatik asko, baina umoretik are gehiago duen ikuskizun honek ikusle potentzial desberdinetan gogoeta eta barreak eragitea du helburu.