'Jauzi' ikuskizuna aurkeztuko dute ortziralean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 19a, 08:00

Udaberian egindako 'Libre' ikuskizunaren irudia. Argazkia: Jaime Viguria

Urtero bezala, Iruritako Dantzariek kantua eta dantza ardatz dituen ikuskizuna antolatu dute Elizondoko Koro Ttikirekin batera. Udaberrian Libre ikuskizuna aurkeztu ondotik, taldearen azken lana aurkeztuko dute aste honetan, Jauzi izenpean. Abenduaren 22an 18:30ean herriko pilotalekuan izanen da emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun