Rap tailerra eginen dute asteazkenean Baztango Liburutegi Publikoan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 17a, 11:00

Asteazken sortzaile berezia antolatu du Baztango Liburutegi Publikoak abenduaren 20an; Peio Azkarate musikariak 12 urtetik goitikoendako rap tailerra emanen du 17:00etatik 20:00etara. Bertzeak bertze, letragintzaz, produkzioaz eta erritmoaz arituko da, eta norberak bere musika tresna eramateko deia egin dute. Interesa dutenek 948 581 204 telefono zenbakian eman dezakete izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun