Baztango Musika Eskolak kontzertuak emanen ditu abenduaren 18an, 19an eta 20an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 16a, 13:00

Baztango Musika Eskolak hiru kontzertu emanen ditu heldu den astean Elizondon. Astelehenean, hilaren 18an, zahar etxean eginen dute emanaldia 17:30ean. Asteartean, berriz, Eguberrietako kontzertua eginen dute elizan 17:30ean. Azkenik, asteazkenean Arizkunenean izanen da emanaldia 16:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun