Haurraren garapen fisiko eta emozionalari buruzko solasaldia izanen da abenduaren 27an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 15a, 14:30

Sabeletik Mundura elkarteak emanen du solasaldia eta abenduaren 22ra arte ematen ahalko da izena

Baztango Udalak eta Gizarte Zerbitzuek 0-6 urte bitarteko haurren garapen fisiko eta emozionalari buruzko solasaldia antolatu dute. Abenduaren 27an, asteazkena, Arizkunenea kultur etxean 11:00etan izanen da hitzordua, Sabeletik Mundura elkartearen eskutik.

Solasaldiak edukiera mugatua izanen du eta aldez aurretik eman beharko da izena, 689 03 50 78 telefonora deituz eta Whatsappez, edo gizartezerbitzua@baztan.eus helbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun