Haurrenganako sexu abusuei buruzko solasaldia izanen da abenduaren 19an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 14a, 14:00
Bortz haurretatik batek jasaten ditu sexu abusuak. Irudia: Freepik.com

Maitane Urizarrek emanen du solasaldia eta bihar izanen da izena emateko azken eguna

Baztango Udalak eta Gizarte Zerbitzuek antolatua, haurrenganako sexu abusuei buruzko sentsibilizazio solasaldia emanen du Maitane Urizarrek abenduaren 19an, 17:00etan Arizkunenean. Interesa duen edonori zuzendua izanen da eta bertzeak bertze, tabuei aurre egitea, mitoak haustea eta errealitatea erakustea du helburu.

Solasaldiak edukiera mugatua izanen du eta izena eman beharko da lehenagotik. Bihar izanen da izena emateko azken eguna, 948 58 00 06 telefonora deituz, 689 03 50 78 zenbakian Whatsapp bidez, edo gizartehezitzailea@baztan.eus helbidera idatziz.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun