Elizondoko Herriak batzarra eginen du igande honetan, abenduaren 17an, Herriko Etxean 12:00etan. Lantzeko gaien zerrendan hauek izanen dira:
- Aitzineko batzarreko aktaren irakurketa eta onarpena
- Txokotoko Muniartea zubia asteburu eta besta egunetan ibilgailuendako hesteko proposamena
- Muniartea zubiaren lurreko harri eta argien kentzea
- Erabilera aunitzetarako mahai gehiagoren erosketa
- Baztan Hobetzen proiektuaren inguruko argibideak
- Hilerriko aferak
- Baztango Udalari Lanbide Eskolako toki bat eskatzeko proposamena, herriko materiala altxatzeko
- Galderak eta eskaerak
Honez gain, urtero bezala eta ordenantzak agindutakoa segituz, Errege Egunean batzarrak eginen dituzte Baztango herri guzietan, urteko kontuak aurkezteko.