Baztango Udalak haur txokoa antolatuko du Eguberrietan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 13a, 14:00

Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era eginen dute tailerra, Elizondoko eskolan goizez. Interesatuek hilaren 18ra arte izanen dute izena emateko epea

Baztango Udalak haur txokoa antolatu du bertze behin Eguberrietako oporretarako, Dindaia fundazioarekin batera. Tailerra abenduaren 26tik urtarrilaren 5era izanen da, Elizondoko Eskolan Publikoan 10:00etatik 13:00etara. 3-12 urte bitarteko haurrei egonen da zuzendua eta taldea ateratzeko guttienez 10 pertsona eta gehienez 25 beharko dituzte.

Izen ematea zabaldik da abenduaren 18ra arte, eta 25 euroko kuota ordaindu beharko da. Interesatuek dindaia.eus webgunean eman dezakete izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun